BAOS
Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

HISTORIA

Josu Loroño
 
Bizkaiko ehunaka musikarik gogoratuko dute, haien akordeoien hauspoa zabaldu eta lehen notak jotzerakoan. Josu Loroño maisua, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren sortzaile eta musikarien zenbait belaunaldiren irakaslea hil egin zen irailaren 13an, larunbata, gaixoaldi luze eta gogor baten ondoren.

Larrabetzun (Bizkaia) jaioa 1929. urtean, Bilbon garatu zuen artezko eta lanbidezko bizialdi osoa. Hiri honetan egin zituen piano, harmonia eta konposiziozko ikasketak “Juan Crisostomo de Arriaga” Kontserbatorioan, bertan Harmoniako irakaslea izanik.

Berrogeita hamarreko hamarkadan hasi zen haren akordeoirako grina. Musika-tresna gutxi ezaguna zen orduan, eta musika herrikoiari lotuago sinfonikoari baino. Hala ere, egin zituen ikerketa luzeak zirela medio, 1963ko azaroaren 22an Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa estreinatu zuen. Ordutik aurrera egia bihurtu zen sortzailearen amets ederra, eta orkestraren bidez interpretatu zituen musikaren maisu handien obrak, Mozart. Beethoven, Rossini, Tchaikovski, Verdi, Schubert, Bizet, Strauss e.a. bezalako klasikoengatik hasi, genero eta estilo erabat ezberdinetatik pasatu, hala nola zartzuelakoa, frantziarra, herrikoia eta euskal sinfonikoraino (Guridi, Sorozabal, e.a.) iristeko. Baina, beti, tinbrezko jatorrizko ezaugarriarekin, soinu esklusibo ezberdina lortuz, akordeoiaren munduan erreferentzia nagusia izanik.

Berak igo zuen musika-tresnaren proiekzioa musika kultuaren mailarik gorenera, eta ehunaka kontzertu eman zituen Espainia, Alemania, Frantzia eta Polonian.

Izaera gogorreko eta askatasun handiko gizon eta artista, bere herriaren eta hizkuntzaren, euskararen, maitale bizia, beti izan zuen bere burua idealistatzat, XIX. mendeaz maitemindutzat. Idealista bai baina, aldi berean, langile nekaezina izan zen, guzti-guztia ondo antolatu eta uste zuena inspirazioa, arrakastaren %10 baino ekartzen ez zuena, bakarrik zetorrela lanean ari izatean.

1980. urtean, akordeoiaren irakaskuntzarako titulazio-salbuespena eman zion Hezkuntzako Ministerioak. Zortzi urte geroago baino ez, Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin zion. 1998. urtean, Bilboko Udalak beste omenaldi bat egin zion, Bilboko Hirian burutu izandako artezko ibilbideagatik.