BAOS
Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

ESAN DUTENA

Galicia Suroeste egunkari digitala, 2010ko abuztuaren 12
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren arrakasta handia Galizian

Ederra benetan Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, Amagoia Loroñoren zuzendaritza pean, San Bieito Auditoriumean eskaini zuen kontzertua. Seiehun pertsona inguruk txalotu zuten, eta gogoz, abuztuaren 7ko arratsalde-iluntzean, orkestrak, A Guarda herrian eskaini zituen musika-lanen arteko bakoitza aditu ondoren. Eta, haien artekoren batean, protagonista izatea ere nahi izan zuten entzuleek, txalo joz lagunduz G. Bizet-en Carmen operako "Les Touréadors" moduko abesti ezagunen zati batzutan.

Emakume batek, bankadetan, orkestraren zuzendari modura egiten zuen eta, beste batzuek, R. Soutullo-ren "Puenteareas" pasodoblea dantzatu zuten eta, denek, programa amaituz gero, beste bat eskatu zuten, eta gero beste bat. Entzuleek agur esan zioten, zutik jarrita, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoari. Eta, entzuleon artean ziren akordeoiaren irakasleak, Acordeones Mascarenhas Taldearen sortzaile eta zuzendaria den José Luis Lorenzo Rodríguez modukoak; Mougás-eko Musika Bandako Ivan Fernandez musikaria; "Los Baimbinos" taldeko kide izan zen Jose Luis Rodriguez edo Ivan Rodriguez akordeoi-jole gaztea. Eta, horiek, tokiko agintariekin batera, kontzertura joan zirenen arteko zenbait aipatzeagatik.

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, urtero eta 1997tik hona, kontzertuak eskaintzen ditu Galizian; gaudenekoz, hirurogeita hamarretik gora jo izan ditu. Kasu honetan, A Guarda-n egon ziren. Lehen, Tui-ko Alde Panoramikoan, abuztuaren 5ean, bertako antzokia bete egin zelarik. Abuztuaren 6 egunean, Akordeoien Orkestrak Riveira bisitatu zuen, nongo Herriko Plazan jo zuela milatik gora lagunen aurrean. Abuztuaren 8an, Poio-ko Praza Granxa-Campelo delakoan eskaini zuen kontzertua.

Orkestrak sorrarazten duen gogo bizia dela medio, udaldiko haren kontzertuak ezinbesteko klasikoa bihurtu dira Caixanova erakundearen udako programazioan.

      
Diario de Burgos, 2009ko abenduaren 14a
Bilboko Akordeoien Sinfonikoak atsegina lortu du

Akordeoia moduko tresna baten posibilitateak, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak modu pare gabean menperatu, indartu eta zabaldu egiten dituenak, atsegina eman zien burgostar entzuleei. Musikarako zabaltzen duten maitasuna lortzen da Amagoia Loroñok, zuzendaritzan, duen maisutasunari esker. Izan ere, akordeoiaren kategoria kontzertua bilakatzen du.

Miguel Ángel Valdivielso

ELPAIS.com, 2008ko irailaren 17
Josu Loroñok, akordeoiaren maisuak, sortu zuen musika-tresna horretako Orkestra Sinfonikoa Bilbon

Bizkaiko ehunaka musikarik gogoratuko dute, haien akordeoien hauspoa zabaldu eta lehen notak jotzerakoan. Josu Loroño maisua, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren sortzaile eta musikarien zenbait belaunaldiren irakaslea hil egin zen irailaren 13an, larunbata, gaixoaldi luze eta gogor baten ondoren.

Larrabetzun (Bizkaia) jaioa 1929. urtean, Bilbon garatu zuen artezko eta lanbidezko bizialdi osoa. Hiri honetan egin zituen piano, harmonia eta konposiziozko ikasketak “Juan Crisostomo de Arriaga” Kontserbatorioan, bertan Harmoniako irakaslea izanik.

Berrogeita hamarreko hamarkadan hasi zen haren akordeoirako grina. Musika-tresna gutxi ezaguna zen orduan, eta musika herrikoiari lotuago sinfonikoari baino. Hala ere, egin zituen ikerketa luzeak zirela medio, 1963ko azaroaren 22an Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa estreinatu zuen. Ordutik aurrera egia bihurtu zen sortzailearen amets ederra, eta orkestraren bidez interpretatu zituen musikaren maisu handien obrak, Mozart. Beethoven, Rossini, Tchaikovski, Verdi, Schubert, Bizet, Strauss e.a. bezalako klasikoengatik hasi, genero eta estilo erabat ezberdinetatik pasatu, hala nola zartzuelakoa, frantziarra, herrikoia eta euskal sinfonikoraino (Guridi, Sorozabal, e.a.) iristeko. Baina, beti, tinbrezko jatorrizko ezaugarriarekin, soinu esklusibo ezberdina lortuz, akordeoiaren munduan erreferentzia nagusia izanik.

Berak igo zuen musika-tresnaren proiekzioa musika kultuaren mailarik gorenera, eta ehunaka kontzertu eman zituen Espainia, Alemania, Frantzia eta Polonian.

Izaera gogorreko eta askatasun handiko gizon eta artista, bere herriaren eta hizkuntzaren, euskararen, maitale bizia, beti izan zuen bere burua idealistatzat, XIX. mendeaz maitemindutzat. Idealista bai baina, aldi berean, langile nekaezina izan zen, guzti-guztia ondo antolatu eta uste zuena inspirazioa, arrakastaren %10 baino ekartzen ez zuena, bakarrik zetorrela lanean ari izatean.

1980. urtean, akordeoiaren irakaskuntzarako titulazio-salbuespena eman zion Hezkuntzako Ministerioak. Zortzi urte geroago baino ez, Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin zion. 1998. urtean, Bilboko Udalak beste omenaldi bat egin zion, Bilboko Hirian burutu izandako artezko ibilbideagatik.


Pedro Gorospe
El Correo, 2007ko abenduaren 20
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak bete egin du Arriaga antzokia, Gabonetako Kontzertu gogoangarri batean

Amagoia Loroñoren batutak sarrera eman die datozen gabon-jaiei Arriaga antzokiaren eszenatokitik. Izan ere, orkestrak eskaini zuen kontzertu ozena bete egin zuten BBK Fundazioak babestu egiten duen ohiko zita honetara, beste urte batez ere, joan ziren entzuleek.

Akordeoiaren maisu hauetako interpretazio paregabeak, gabon jaietako zeremoniala birsortu egin du. Eta, hori, europar musika gaileneko betidaniko zenbait musika-lan aukeratuz, gehienak J. Strauss eta J. Brahms musikagileenak. Amaitzeko, Gabonetako Doinu aukeratu batzuk jo zituen eta, horien artean, hain geureak diren Ator… Ator… edo Mesias Sarritan.

Kontzertua ezin zen amaitu Radestzky Martxa ospetsua jo gabe. Izan ere, gabon-kontzertu hauetan ezinbestekoa den doinu hau txalotu egin zuten, biziro, entzule guztiek.

Girotzea eta taldearen eszenografia zaindua bikain konbinatu dira Arriaga antzokiak, efektu ikusgarria eta entzuleen harrera ezin hobea lortzeko duen inguru zoragarriarekin. Entzuleen harrera hori da, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoarentzat, Bilbotar Ospetsua izendapena Iñaki Azkuna jauna Hiriko Udal Tx. Gorenaren alkatearen aldetik jaso zuenetik, urterik urte eta harrotasun handiz jaso egiten duen gabonetako saririk onena.


Jon Mujika
DEIA, 2007ko azaroaren 6
Botxerien etxartea

Eratua eta haizete bizian ikusita, akordeoien orkestra batek, ekaitzaren barruko itsasontzi bat dirudi. Akordeoi-joleen mugimenduak, beren musika tresnen barnetik ateratzen duten haize soinudunak gogorarazten dute izadiaren elementuen aurka borrokan ari den birgantin baten irudia. Ikuskizun goresgarria da, entzule bakoitzaren ardura musikalak gainditu egiten dituena.

Gertaera hau, bete-betean, ikusi ahal izan zen atzo Euskalduna Jauregian, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, Amagoia Loroñoren zuzendaritza pean, eskaini zuen kontzertuan zehar. Izan ere, sonatu egin zuen orkestrak, nola eta musikagile ospetsuen arnasak konkortu egingo balitz modura, beren hatsaz, akordeoi bakoitzaren hauspoak. Kontzertuak, ’De Norte a Sur’ ‘Y… de Este a Oeste’ izenekoak, balio izan zuen disko berri bat grabatzeko, eta Grupo Nervión delakoaren babesa izan zuen, non Tele Bilbao eta Radio Nervión erregea eta erregina direla. Orkestra, 1963an Josu Loroño maisuak sortua, hazi egin da denboraren poderioz eta, gaur egun, hiriko ondare kultural gailenetakoa kontsidera daiteke. Horren frogabide gisa, 2005ean, atzo kontzertuan egon zen Bilboko Alkate Iñaki Azkunak, Bilbotar Argia ohorezko goraipamena eman zion, frogatuz gero arrastoa utzi duela joan izan den leku guztietan.

Jantzita, gizonak, ilunez eta, emakumeak, kolore biziko gona zabalez, orkestraren eszenan jartzea, Amagoiaren arima goritik atril bakoitzera doazen hari ezin ikusizkoen bultzadaz, harrigarria izan zen. Kontzertua ozenki hasi zen ‘El Caserio’, Jesus Guridi maisuaren zartzuela hilezkorraren 2. atalaren Preludioarekin. Ordurako, Euskalduna Jauregiko besaulkien patioak bazuen gau gogoragarrien udaberriko itxura: gainezka. Entzuleen artean nabarmendu daiteke Enrique Campos bertan zela. Berau dugu, ikuskizuna, eszenatokiaren atzetik, zuzentzen zuen komunikazio-taldearen eragile nagusienetakoa. Ez zen izan bakarra, noski. Kontzertura joan ziren, Txema Oleaga, Francisco Pontes, Beatriz Marcos, Luis Hermosa, Javier Ortega, Itxaso Mendizabal, Ángel Argote, Itxaso Marín, Yolanda Madariaga, Juan Antonio Ruiz, Francisco Mendiola, Alfonso Carlos Sainz Valdivielso musikazale sendagaitza, Marisa Bernuy berarekin batera zela, Rafael Ugarte, Gonzalo Menchaca, María Jesús González-Pinto, Begoña Urrutia, Fernando Mendibelzua, Javier Aranguren, Francisco Dehesa albaitaria, Pablo Muñoz, Jon Sustatxa, Miguel Ángel Saberria, Carmen Redondo, Nazario Mendibil, Avelina Iglesias, Goio Urrutikoetxea, Cristina Muguruza, Ignacio Aldekoa, María del Carmen García, Xabier Ortuondo, Venancio Goikoetxea, nork gogorarazi egin zituen udako suen berotasunean bizi izandako dantzaldiak, akordeoi batek “arratsaldea alaitu eta gau arteraino, dantza eskatzeko ausardia izaten genuen arteraino alegia, ginderamatzan bitartean”, Karmele Arakistain, Gloria Santamaría, Ainhoa Sánchez, Félix Orueta eta musika onaren deiari baietza eman ziotenen zerrenda amaitu ezina.

Erlojuak aginduz paso azkarrean iritsi zen, adibidez, Luis Alciturri doktorea, Javier eta Anne bere seme-alabarekin, azken hau akordeoi-zaletasunezko maistra izateko ikaslea. Begiztatu ahal izan zuten Asier Loroñoren irudia, bakarlari gailena Orkestra Sinfonikoaren barruan. Baita, azken metroetan azkarrago egin zutenen artean Mari Carmen Ortiz, Julen Zelaieta, Gontzal Arrospide, Ignacio Mendiguren, David Escalza, bikotea duen Itziar Olmosekin batera iritsi zena, entzuleen batez besteko adina nabarmenki jaisteko, bertaratuen barkamenaz, Daniel Gutiérrez, José Ignacio Peláez, Beñat Olabarria, Javier Feijoó, Anne Suárez, Amaia Satrustegi, María Teresa Manzano, Miren Josune Artetxe, Kepa Arriola, Francisco Javier Hernández, Esther Larrinaga, Carmen Larrañaga, Benito Garay eta, horrela, infinitura hurbiltzeraino.

Esku-egitarauaren obrak Amagoiaren beraren eskuak egokitu zituen Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikorako eta, emaitzak aztertuz gero, arrakasta betea bilakatu zen zuzenketa. ‘Maitetxu Mia’ zortzikotik ‘Negra Sombra’ galiziar abestiraino, ‘Club Cocherito’ pasodoblea, ‘Don Manolito’ madrildar entsalada edo Fernando Alonso maisuaren ‘La Calesera’ kalejiraren azken gainezkaldiraino -gazteenentzat argibidezko oharra: musikagile bat izan zen Fernando Alonso izenekoa, Formula Uno-ko pilotoa baino lehenago-. Entzuleei ahaztea kosta egingo zaien ordu eta erdi bateko kontzertuan, dena gertatu zen bikain.


Jon Mujika