BAOS
Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

SARIAK

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak jaso du Bizkaitar Argiaren titulua

Joan den martxoaren 26an, Foru Jauregiko Harrera Aretoan izan zen titulu-ematea, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, buru izanik, norengandik, Unai Rementeria Lehendakaritzako diputatu eta Bozemalearekin batera, Bizkaitar Argiaren titulu berria eman zitzaielarik Guggenheim Bilbao Museoari, Futboleko Bizkaitar Federazioari eta Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoari.

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak jaso du Bizkaitar Argiaren titulua

Premio DAMA BILBAINA 2013

Entregado el 8 de Noviembre de 2013 por la Sociedad Bilbaina a la Orquesta Sinfónica de Acordeones de Bilbao por su dilatada trayectoria.

Premio DAMA BILBAINA 2013

Bilbo Akrostikoak Saria 2013

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak jaso zuen joan den abuztuan Bilboko Akrostikoen Saria Bilbotasunerako. Izan ere, golardo horrek aitortzen du Orkestra bikain honetako 50 urteko ibilbidea, zerem joaten den leku guztietara harrotasunez baitarama Bilbo izena.

Bilbo Akrostikoak Saria 2013

Bilbo Akrostikoak Saria 2013

Amagoia Loroño, Ohorezko Bilbotarra 2012

Amagoia Loroño, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria, Ohorezko Bilbotar izendatua; izan ere, golardoa jaso zuen 2012an bizitza osoan zehar eta akordeoiaren musika oroitarazlea dela medio, Bilbok duen izen ona mundu osoan zehar eramateagatik.

Amagoia Loroño, Ohorezko Bilbotarra 2012

Orkestraren Ohorezko Bazkideak 2012

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua Josune Ariztondo Akarregi andrea, Bizkaiko Foru Aldundiari eman zaion Ohorezko Bazkidea 2012 izatea egiaztatzen duen diploma jasotzen Asier eta Amagoia Loroño Orkestraren presidentea eta zuzendaria direnen eskutik.

Jose Bustamante Bricio jauna, abokatua, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea, Fernan Gonzalez Akademiarena eta Asociación de Amigos de Naranco delakoaren Presidentea, Asier eta Amagoia Loroñoren ondoan Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak emaniko 2012ko Ohorezko Bazkide izatea egiaztatzen duen diploma jasotzen.

Orkestraren Ohorezko Bazkideak 2012

Orkestraren Ohorezko Bazkideak 2012

Orkestraren Ohorezko Bazkidea 2011

BBKren zuzendari nagusi den Juan Saenz de Buruaga Renobales jauna, Ohorezko Bazkide izatea egiaztatzen duen diploma jasotzen Orkestraren presidentea Asier Loroño eta zuzendaria Amagoia Loroñoren eskutik.

Orkestraren Ohorezko Bazkidea 2011

Orkestraren Ohorezko Bazkidea 2010

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren Ohorezko Bazkide izendatu zuten Radio Nervión eta Telebilbao. Enrique Campos Led, haien zuzendariak, titulua jaso zuen.

Orkestraren Ohorezko Bazkidea 2010

Orkestraren Ohorezko Bazkidea 2010

Ohorezko Hiritarrak 2009

PUNTO RADIO-k eman dio Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoari Ohorezko Hiritarrak goraipamena 2009ko Bilboko Aste Nagusiaren egintzetan. Isabel Sanchez Robles, Bilboko udaleko zinegotzi andreak entregatu zion goraipamena Amagoia Loroñori, Orkestrako zuzendaria denari.

Ohorezko Hiritarrak 2009

Orkestraren ohorezko bazkideak 2009

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren Ohorezko Bazkide modura izendatu ziren Iñaki Azkuna Urreta jauna eta Alfonso Saiz Valdivielso jauna.

Orkestraren ohorezko bazkideak 2009

Orkestraren ohorezko bazkideak 2009

SAGUZAR saria

Amagoia eta Asier Loroñok, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoareni zenean, “OHOREZKO AIPAMENA 2008. urtea” jaso dute Bilboko Saguzar Klubaren aldetik.

SAGUZAR saria

SAGUZAR saria

TOROS Y TEATRO ALDIZKARIA saria 2008

TOROS Y TEATRO ALDIZKARIA saria 2008

TOROS Y TEATRO ALDIZKARIA saria 2008

Bilboko TOROS Y TEATRO aldizkari ospetsuak, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoari 2008ko sari berezia eman dio, antzerkiarekin eta musikarekin eta zezen-musikarekin loturik burutu duen ibilbideagatik. Beste golardoak izan ziren Arturo Fernández aktorearentzat eta Urduñako (Bizkaia) Zezen Plazako Batzarentzat.

"Bilbotar ospetsua", Bilboko udaleko Alkatetza-Udalburutzaren erabakia, 2005eko abenduaren 2 datazkoa

"Bilbotar ospetsua", Bilboko udaleko Alkatetza-Udalburutzaren erabakia, 2005eko abenduaren 2 datazkoa

Bilboko udaleko Arabiar Aretoan egindako zeremonia batean, alkateak, Iñaki Azkunak, bilboko akordeoien orkestra sinfonikoari eman zion Hiriko "Bilbotar Ospetsua" titulua, hiriaren enbaxadore kulturala izateagatik mundu osoan zehar.

Orkestrak, zuzendaria duen Amagoia Loroñoren eskutik jaso du saria, nork, hurrengoa esanez eskertu egin duela goraipamena orkestrako musikarien izenean: "harro sentitzen gara, bai benetan harro, zeren Bilbo baitaramagu gure historian, gure musikan, gure jardunean eta baita gure izenean ere."

"Kolonbiako Zipaquirá udalerrian Ohorezko Arrotza", Zipaquirá-ko alkatearen 099-05 zk. duen Protokolozko Dekretua, 2005eko abenduaren 2 datazkoa

"Kolonbiako Zipaquirá udalerrian Ohorezko Arrotza", Zipaquirá-ko alkatearen 099-05 zk. duen Protokolozko Dekretua, 2005eko abenduaren 2 datazkoa

EZipaquirá-ko udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egin zen zeremonia batean, bertako alkateak, On José Edilberto Caicedo Sastoque-k, Zipaquirá udalerriko "Ohorezko Arrotza"ren titulua eman zion bilboko akordeoien orkestra sinfonikoari. Zipaquirá da, Catedral de la Sal deritzon Harrigarri Arkitektoniko Mundialaren sorterria.

Bilboko Udalak Josu Loroñori egindako omenaldia

1998ko abenduaren 11. Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan egindako zeremonia batean, bertako Alkateak, Josu Ortuondo jaunak, omendu egin zuen Hiriaren izenean Josu Loroño Elgezabal, bilboko akordeoien orkestra sinfonikoarekin burutu izandako ibilbideagatik eta musikaren eta akordeoiaren alde egindako lan jasankorragatik.

Bilboko Udalak Josu Loroñori egindako omenaldia

Bizkaiko Foru Aldundiak Josu Loroñori egindako omenaldia

1989ko urtarrilaren 31. Bizkaiko Foru Aldundiko Osoko Bilkuren Aretoan egindako zeremonia batean, Jose Alberto jauna Diputatu Nagusiak omendu egin zuen Josu Loroño jauna Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, musikaren egin akordeoiaren alde egindako lanarengatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak Josu Loroñori egindako omenaldia